Gero eta gehiago erabiltzen den Industria 4.0 esamoldeak erantzuten dio laugarren iraultza industrialari. Lehen iraultza XVIII. mende erdiko industrializazioarekin etorri zen. Bigarrena serien ekoizten hastearekin edo ‘taylorismo’-arekin, XX. Mende hasieran AEBetan indarrean jarri zen sistemarekin. Hirugarrena dagokio ekoizpenaren automatizazioari; eta laugarrena da biziko duguna edo dagoeneko bizitzen ari garena industriaren digitalizazioarekin.
Oso adiera zabala dauka eta era berean konplikatua; manufaktura digital eta robotizatuak prozesu industrialen fase guztietan txertatzen ditu. Eusko Jaurlaritzak estrategikoki txertatu du esamoldea euskal industriaren kontzeptuan.
Nola txertatu dezakegu Industry 4.0 kontzeptua ehizaren alorrean?
Ehizaren alorra eraldatu eta eguneratu behar da baliabide aurreratu eta berritzaileekin, teknologia berrienak egokitu eta erabilita. Euskadin oinarria sendoa da, norabide horretan lanean gabiltza, azken erremintak erabilita eta eraldaketa gauzatuz. Ehizak bizi duen modernizazio honek Ehiza 4.0 izena dauka.