Skip to main content

Ehiza-gizarte normalizatu

eta informatu baten alde.

Funcasbiod Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa 2015eko bukaeran jaio zen ehiza-baliabideen, biodibertsitatearen eta ingurunearen gaineko ezagutza handitzeko; eta jasangarritasunean zein ingurumen eta baliabide naturalen errespetuan oinarritutako ehiza sustatzeko.

Funcasbiod osatzen dugunok sinisten dugu ingurumenaren, babestutako espezieen, gainontzeko ehiza-espezieen eta horien habitaten defentsan eta zaintzan.

Ehiza jasangarriaren ikerketa eta praktika sustatzen ditugu, aktibitate ekonomikoaren sustatzaile direlako, batez ere landa inguruetan. Horregatik baliabide zinegetiko, hábitat eta espezien gaineko hainbat ikerketa zientifiko egin ditu.

Espezieen eta horien garapenerako mesedegarriak izan daitezkeen teknika edo osagarriak izan daitezkeen material berrien garapena landu nahi dugu; hala nola, jarraipen-hargailuak, markagailuen garapenak, genetika teknikak…

Aktibitate zinegetikoa eta biodibertsitateari egiten dion mesedea balioan jarri nahi dugu; ingurune natural, espezie, habitatak zein mehatxatutako espezieak berreskuratzeko eta hobe zaintzeko ikastaro eta hezkuntza-ekimenak bultzatu nahi ditugu.

Ehizaren alorreko ikerketa zientifiko eta teknikoa sustatzen dugu, ingurumenarekiko errespetua, eta landaretza, fauna eta habitat-en zaintzaren balioak indartuko dituena. Bildutako ezagutza guztia argitaratu eta zabalkundea ematen diogu ikerketa, liburu, esku-liburu, lan tekniko, zientifiko zein ikerkuntzakoen bitartez.

Fundazioaren aktibitateak on egiten die ehizarekin lotutako jendarte guztiei. Eta bereziki ingurumen-jasangarritasuna aktibitate zinegetikoarekin lantzen dutenei. Baina badira ere fundazioaren lanaren onuradun landa inguruak, udal administrazioak eta orohar herritar guztiak zein erakunde publiko eta pribatuak.