Skip to main content

Aztergai diren hiru lerrotarako ikuspuntu bakarra:

Ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.

A) Alderdi ekonomikoa

Ehizak sortarazten duen eragin ekonomikoa aztergai diren bi lerro nagusitik bideratzen dira: ehizaren berezko ondasun eta zerbitzuen ESKAINTZA; eta ehizaren praktikak eragindako ESKAERA pribatu eta gastua:

  • ESKAINTZA IKUSPUNTUA: ehizaren enpresa-ehundurari lotutakoa eta horren eragina aberastasun eta lan esparruan. Horren barne daude produktuen fabrikazioa eta zerbitzu eskaintza ehizarekin lotura zuzena duten aktibitateetan. Adibide gisa, armen eta kartutxoen fabrikazioa, ondasun horien banaketa; ehiza federazioak, ehiztari elkarteak, ehiza-barrutiak…
  • Begirada honek ahalbideratzen du definitzea Euskal Autonomia Erkidegoko ehizaren ekoizpen-ehunduraren enpresa mapa eta zenbatzea ekoizpen, Barne Produktu Gordina eta enpleguaren tamaina ekonomikoa.
  • ESKAERA IKUSPUNTUA: ehizaren praktikarekin lotuta dagoen gastua; ulertuta ehizak sortarazten duela gastu pribatu esanguratsua bai produktuetan eta baita zerbitzuetan ere (armak, kartutxoak, osagarriak, ehiza-barrutiak…); eta baita ere zeharkako beste hainbat alorretan ere:
    • Garraioa eta energia: ehizak gehienetan behar ditu tokialdaketak (ibilgailuen erosketa eta erregaiaren gastua).
    • Sukaldaritza eta ostalaritza: ostatua, jana…
    • Aseguruak: ehiztariena zein ehiza-barrutiena.
    • Administrazioa (lizentziak eskuratzea eta aktibitatea arautzea).
    • Txakurren zaintza eta elikatzea (albaitariak eta antzekoak).
    • Elikagaien salerosketa (abelburu edo ehizaki hilen salmenta; txakurren elikagaiak erostea)…

Eskaeratik abiatuta begirada honek ahalbideratzen du:

  • Gure ehiztari kolektiboaren ohitura eta portaerak definitzea: nola egiten duen ehiza, non egiten duen, zenbatero, nola mugitzen den, zenbat denboraz, norekin, zer ekintza aisialdiko edo sozial egiten duen…
  • Ehiztarien urteko gastua zenbatzea bai ehizarekin zuzenean lotutako produktu eta zerbitzuetan (armak, kartutxoak, ehiza-barrutiak…) zein zeharkako bestelako esparruetan (garraioa, jatetxeak, ostalaria, albaitariak, aseguruak…). Honek erraztuko du zehaztea zein den Euskadi ehiztariek eragindako Urteko Gastu Agregatua; eta horren bitartez balioztatzea ekonomian bultzatzen duen eragina ekoizpenean, enpleguan eta itzulkin publikoan.
  • Hausnarketa horretan kokatzea Euskadin duen eragina eta sortarazten duen gastu fluxua beste lurraldeekiko konparatuz.
  • Bi ikuspuntu horiek –ESKAINTZA eta ESKAERA- uztartuta sektorearen eragin ekonomikoaren egiazko erretratua lortuko da; eta eskainiko du informazioa (ehiztarien ohiturak) edo inputak giza alderdian landu beharreko hausnarketa eta lanentzat.
B) Alderdi soziala

Ehiza ekintza aisialdikoa-kirolekoa eta batez ere soziala da. Baina horren praktikak dituen ezaugarri bereizgarriak direnez (armen erabilerak, bereziki araututa egoteak, behar duen mugikortasun geografikoa eta natura inguruneetan praktikatzeak…), gizartean duen eragina asko irekitzen da. Honako hauek adibide batzuk dira:

  • Sare sozialaren sortzea: praktika honek berarekin dakar ehiztarien ikaste-dinamika eta ezagutza transmisioa; belaunaldien arteko harremanak errazten ditu; esperientzia kolektiboa da, bai praktika bera zein aurretikako planifikazioa eta gauzatzea bera; are gehiago ehiztari kolektiboek hainbat balio partekatzen dituzte.
  • Ongizate eta osasun erreminta da. Aire librean egiten den kirol ekintza da eta oreka fisiko eta psikikorako oso aproposa da.
  • Gizabideko balioen transmisiorako erreminta: araututa dagoenez, berorren praktikak indartzen du arauekiko errespetua eta pauta etikoei jarraitzen dien praktika erantzulea.
  • Ingurumenarekiko sentsibilizazio eskola: berorren praktikarekin ingurumenarekiko gozamena areagotzeaz gain, jasangarriak diren ekosistemen gaineko ulermena ere hobetzen da.
  • Lurralde arteko harremanak izateko erreminta: halabeharrez lurralde arteko desplazamendu asko egin behar izaten dira eta horrek ahalbideratzen du bestelako errealitateak ezagutu eta ulertzea.
  • Landa eremuko biztanleria eta garapena indartzeko erreminta: landa eremuan ehizak onura ekonomikoak ekartzen ditu, eta aukera berriak zabaltzen dizkie batipat biztanleria txikiko inguruneei.

Hortaz, eragin sozialaren alderdiak asko dira eta anitzak. Hala, ikerketak identifikatu beharko ditu, eta balioa emango dioten testuinguru egoki batean kokatu transmisioa eta ikusgarria areagotzeko.

C) Ingurumeneko alderdia

Eragin ekonomiko eta sozialak tartekatuz (guztion natura ondarearen jasangarritasun eta mantenuan eragiten du; eta hortik abiatuta bizitzeko modu eta ekintza ekonomikoan), aktibitate zinegetikoak ingurumenean daukan pisuak ikerketa lan esparru aberats bat zabaltzen du.

Horren eraginez ekosistemak orekatzen dira; lurralde biztanleriak indartu; aukeraketa naturala… Eta horren guztiaren balioa oinarri dela, abeltzaintza eta nekazaritzaren hainbat ekimenen aliatu bilakatzen da, lehen aipatutako eragin ekonomiko eta soziala sendotuz.

Hala bada, eragin lerro nagusienen identifikazioak eta deskribapenak lagunduko du sortarazten duen erretratu ekonomiko eta soziala aberasten eta borobiltzen. Eta horrek sakontasun handiagoa emango dio ehizaren eragin positiboari, azaleko aurreiritziez harago, gizartean duen irudia eguneratuz.