Skip to main content
miguel lazpiur funcasbiod fundacion caza sostenible biodiversidad

Lehendakariaren agurra

Historiaurretik hasita ehiza aktibitate tradizionala izan da, gizakiak ingurune naturalean egin duena, eta gizartearen papera garatu dena. Funcasbiod Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa osatzen dugun pertsona eta erakundeok ehiza ulertzen dugu modu jasangarrian egina kontserbaziorako ezinbestekoa den praktika gisa. Euskadin ehizak pisu handia izan du jendarte zabalean mende hasieratik. EAEren garapen sozioekonomikoak aktibitate sozial eta aisialdikoa bilakatu zuen, beti ere biodibersitatearekiko errespetuz. Argi dago gaur egun ehizak ez diola oinarrizko elikadura behar bati erantzuten, baina Euskadin oso garrantzitsua den aktibitate sozial eta aisialdikoa da. Ezin dugu ahaztu, milaka ehiztari euskaldunek ingurune naturalean praktikatzen dutela, eta ingurune horri mesede egiten diogu modu jasangarri eta ekonomikoan.

Gaur egungo gizartea gero eta sentsibilizatuago dago ingurumenarekin, eta ehizari eskatzen dio, beste aktibitate batzuei bezala, aktibitate zinegetikoa planifikatua izan dadila eta kudeatu dezagula modu egokian ingurumena errespetatuz. Horretarako, ezinbestekoa da jarraikortasuneko kudeaketa egokia egitea, eta horretan bidelagun izan behar dira administrazio publikoak, ehiztarien kolektiboak eta zinegetika kudeatzaileak, ehizaren praktika eta ingurumenaren kontserbazioa bateragarriak izan daitezen.  Ahaztu gabe ehiza eta kontserbazioa bat datozela, aktibitate honek helburu nagusi bait du espezieen eta horien habitaten kontserbazioa bermatzea.

Ehizaren kudeaketak behar du zorroztasun teknikoa eta zientifikoa, ezagutza zientifikoa antolamendu plan eta espezieen ikerketak txertatuz, espezie guztiak balioan jarri eta babestuz. Horrek dakar ehiza praktikatzen den ekosisteman duen eragina neurtu eta aztertzea.

Izan ere, nekazaritzaren eta abeltzaintza tradizionalaren desagerpenak, azpiegiturek, errepideek eta beste hainbat eragilek espezientzat hain garrantzitsuak diren hainbat habitat kaltetu ditu. Eta, horren aurrean, ehiztariek eta horien erakundeek egoera hobetzen lagundu dute.

Horregatik guztiagatik Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa martxan jarri da biodibertsitatearen kontserbazioarekin konprometituta dauden hainbat ehiztarirekin ehizaren aktibitatea hobe ulertua izan dadin. Honekin guztiarekin lortuko dugu kontserbazioarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta dagoen ehiza aktibitate honen duintasuna areagotzea.