Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa Funcasbiok, HAZi fundazioarekin eta Gipuzkoako Ehiza Federazioarekin, Euskadi Ehiza App sortu dute. Bertan jasota dago Euskadin ehizan egiteko beharrezko informazio guztia.

Eskuragarri dago bai Android® plataforman zein iOS® gailuetarako, ehiztariek beraien ehiza agendak kudeatu eta jasotako ehiza zerrenda dezaten, modu horretan ehiza estatistikak izan ditzaten. Horrekin batera, erreglamentazioa eta arautegia modu askoz erosoagoan eskuratuko dute. App-ak honako edukiak ditu:

  • Agenda.
  • Ehiza saioen erregistroa.
  • Arautegia: beharrezko dokumentazioa, legislazioa, armak, ehiza lurrak.
  • Ehizarako abere laguntzaileak.
  • Ingurune naturalaren kontserbazioa eta praktika onak.
  • Bestelakoak eta intereseko telefonoak.
2018