Skip to main content

App berria, Euskadiko ehizari buruzko informazio osoarekin

Fundacion Caza Sostenible y Biodiversidad erakundeak, Gipuzkoako Ehiza Ferderazioaren eta HAZIFundazioaren laguntzarekin gaur aurkeztu du Euskadi Caza App berria. App honek  ehizan aritzeko behar den informazio guztia ematen du. Apparekin, halaber, Europako harrapaketen gaineko lehen parte digitala jarri da martxan.

04/10/2018

Fundacion Caza Sostenible y Biodiversidad erakundeak, Gipuzkoako Ehiza Ferderazioaren eta HAZIFundazioaren laguntzarekin gaur aurkeztu du Euskadi Caza App berria. App honek  ehizan aritzeko behar den informazio guztia ematen du. Apparekin, halaber, Europako harrapaketen gaineko lehen parte digitala jarri da martxan. Euskadiko ehiza guztia smartphonean, Euskadiko ehizazaleentzat. Gainera, lehenengo aldia izango da Europan ehizazaleek ehizaren gaineko datuak modu digitalean eta berehala emango dituztena, hala nola espezieen harrapeketen gaineko datuak, ehiza jardunaldien gainekoak, paraje eta lurraldeen araberako ehiza presioaren gainekoak, eta beste batzuk. Kontsultarako aplikazioa ere izango da, hiru lurraldeetako ehizari buruzko informazioa emango baitu, tartean lurralde bakoitzeko araudia, animalien garraioari eta babesari buruzko informazioa, eta ehiza espezieen gainekoa, esaterako. Hau da, euskal ehiztariaren agenda digital bat izango da, non ehiztariak bere ehiza jardunaldiak eta harrapekak erregistratuko baititu.

funcasbiod-caza-app-euskadi

Aplikazioa Donostiako Akting enpresarekin elkarlanean egin da, ehizari buruzko appetan esperientzia duen enpresa baita. Izan ere, Akting enpresak egin zuen Gipuzkoako Ehiza Federazioaren CazaGipuzkoa appa. Apperako proposatu diren edukiak hauek dira, besteak beste: intereseko telefonoak, eskatu daitekeen dokumentazio, ehiza espezieen eta ehiza lekuen gaineko informazioa, bai eta natur ingurunean gertatu daitezkeen egoeretarako orokorrean interesagarriak diren datuak. Jada esan dugun moduan eta Europako ehiza harrapaketen gaineko lehen parteari lotuta, esan dezakegu ehiza alorrean Europan dagoen lehen aplikazioa dela.

Material hori guztia Fundazioak sortu eta bildu du, erakunde publikoekin, profesional independenteekin, biologoekin eta beste batzuekin elkarlanean. Horri guztiari Mikel Arrazola argazkilari esperientziadunak eskainitako irudiak gehitu zaizkio. Mikelek ehiza espezieen argazkiak eta ehizari buruzko argazki generikoak eman ditu dokumentua estetikoki ilustratzeko. Material horrekin guztiarekin garatu du Aktingek appa.

Aurkezpenean izan dira: Miguel Lazpiur, Euskadiko Fundación Caza Sostenible y Biodiversideko Presidentea, José Angel Zaldua, Gipuzkoako Ehiza Federazioko Presitentea eta Asier Arrese, HAZI Fundazioko Zuzendaria.

Aplikazio honek Ehiza 4.0 lan ildoari erantzuten dio. Fundacion Caza Sostenible erakundeak CazaEuskadi apperako prestatu dituen edukiak hauek dira:

* AGENDA: ehiza jardunaldia, ehiza egutegia, ehiztariaren historia

* ERREGISTROA: Fundazioak duen datu basea, non erregistratutako erabiltzaileak, ehiza jardunaldiak, espezieak, parajeak eta beste datu batzuk zehazten diren, den-dena Euskadiko Ehiza Lizentziari lotuta.

* ARAUDIA: ehizan aritzeko eskatu daitekeen dokumentazioa, autonomia erkidegoaren eta hiru lurralde historikoetako bakoitzaren legeria, Estatuko legeria, armen gaineko legeria eta erregelamendua, ehiza eremuak-sailkapena, Ehiza eskola eta Euskadiko ehiza lizentzia eskuratzeko azterketarako gai zerrenda

* EHIZA TXAKURRAK: ehizan laguntzeko animalien gaineko informazio orokorra, animali horien zaintza, habitata, garraioa, animalien babesa, etab

* NATUR INGURUNEA ETA JARDUNBIDE EGOKIAK: ehiza jardunbide egokiak, espezieak, zaintzak eta natur ingurunearen kontserbazioa, eta basa animalien bilketa.

* HAINBAT GAI: intereseko telefonoak, lehen laguntzak, arrisku meteorologikoko elementuak, suteen prebentzioa.

* EZARPENAK

Aplikazioa eta edukien kudeatzailea

Erregistratutako ehiztariek ematen dituzten datu guztiak edukien kudeatzaile batean elkartuko dira, eta kudeatzaile horren bitartez datuak analizatu eta kontsultatu ahal izango dira, bai eta grafikoak egin ere, datuak hainbat irizpideren arabera sailkatuta, dela guztirako ehiza jardunaldien arabera, dela hileko jardunaldien arabera, dela egunekoen arabera. Harrapatutako espezieen, parajeen eta lurralde historikoen araberako sailkapena ere egingo da. Horrenbestez, grafikoak eta datuak(zenbakizko datuak, lekuenak eta espezieenak) kontsultatu daitezke, baita horiek denak konbinatu ere.